
Gabonetako herri kanpamentu elebidunak, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
- Egunak: abenduaren 23, 24, 28, 29, 30 eta 31, eta urtarrilaren 4, 5, 7 eta 8.
- Lekua: Maria Mira.
- Ordutegia: 9:30etik 14:30era (derrigorrezko bertaratzea 9:30etik 13:30era). Harrera zerbitzua 7:45etik aurrera.
- Tarifak: erroldatuak, 33 €; eskola eta SSBB-guneko pertsonak, 50 €; erroldatu gabekoak, 60 €. Hobariak 2., 3. eta 4. seme-alabentzat, eta egunen arabera hainbanatzeko aukera.
Izen-ematea: azaroaren 9tik 20ra, Udaleko OACn, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Txartelarekin ordainduko da.
36 plaza daude. Epearen barruan plaza baino izen-emate gehiago badaude, zozketa egingo da: erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna, eta familia-unitatea hartuko da kontuan. Plazarik gabe gelditzen diren familiei baino ez zaie abisatuko.
Edozein zalantza argitzeko, deitu 948 32 11 10 telefonora edo idatzi carol.garcia@orkoien.com helbidera.