Orkoiengo Udalak Orkoiengo ikastetxe publikoek eta haien guraso elkarteek (Apymak) 2025-2026 ikasturtean egiten dituzten eskolaz kanpoko eta osagarrizko jardueretarako diru-laguntzen deialdia eta oinarriak onartu ditu (2026-0818 Ebazpena, urriaren 26koa).
- Zenbatekoa: 12.000 €: 6.000 € Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoentzat eta 6.000 € guraso elkarteentzat.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 15era arte (luzaezina).
- Non: Udalaren erregistro orokor elektronikoan, orkoien.sedelectronica.es.
Ebazpena, oinarriak eta eranskinak (PDF, gaztelaniaz): Eskolaz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak, ikastetxeak eta guraso elkarteak, 2025-2026