
Orkoiengo Udalak 2026ko Halloween I. Mozorro Lehiaketaren oinarriak onartu ditu (2026-0812 Ebazpena, urriaren 22koa).
- Noiz eta non: 2026ko urriaren 31n, 18:00etatik 20:00etara, Gizarte Etxeko photocall-ean.
- Izen-ematea: doakoa, egun berean Gizarte Etxean (15 minutu lehenago). Adingabeen izena adin nagusiko arduradun batek emango du.
- Kategoriak: 3-6 urte, 7-12 urte, 13-17 urte eta 18 urte edo gehiago (gutxienez 5 pertsona kategoriako).
- Sariak: 35 euroko opari-txartelak (1. eta 2. kategoriak) eta 50 eurokoak (3. eta 4. kategoriak).
- Epaimahaiaren erabakia webgune honetan argitaratuko da azaroaren 15etik aurrera.
Oinarri osoak (PDF): 2026ko Halloween I. Mozorro Lehiaketaren oinarriak