Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 09:00etatik 13:00etara
Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 09:00etatik 13:00etara

Kirol instalazioak

Ezagutu gurekin maila guztietako kirolarien beharrak asetzeko diseinatutako kirol instalazioen aniztasuna.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

MENDIKUR KIROL GUNEA

Mendikur Kirol Gunea 2008an berritu zen, eta instalazio hauek ditu:
*Igerileku klimatizatua.
*Hidromasaje igerilekua.
*Sauna hezea eta lehorra.
*Padel pistak.
*Kiroldegia eta jarduerak egiteko gelak
*Ffitness gela (teknikari batek gainbegiratua):
    Eremu kardiobaskularra.
   Indarra lantzeko makinen eremua.

NEGUKO ORDUTEGIA

Astelehena: 16:00-22:00
Asteartea eta osteguna: 9:30-22:00
Asteazkena eta ostirala: 9:30-14:00/16:00-22:00
Larunbata: 9:30-14:00
Igandea: itxita
Jai egunak: 10:00-13:30


UDAKO ORDUTEGIA
Astelehenetik igandera: 9:30-21:30 (10:30etatik 21:00etara igerilekua irekita) 

fronton(1)

UDAL PILOTALEKUA

Orkoiengo pilotaleku estali berria 2016ko urtarrilean inauguratu zen, 1990ean eraikitako Gure Jokoa frontoiaren kokaleku berean, bai eta 1951ko frontoi zaharraren gainean ere.
Badago ordenantza bat udal pilotalekuaren erabilera arautzeko.
(136. Aldizkari Ofiziala, 2016ko uztailaren 14a)

campodefutbol1

FUTBOL-ZELAIA

2011n berritua, belar artifizialezko zelai berri honek 360 lagunendako harmailak ditu, 4 aldagela  taldeentzat, eta 2 aldagela arbitroentzat; kafetegia, botikin gela,  biltegiak, bulegoak, eta hainbat gela kirol eta prestakuntza ekitaldiak egiteko.
Kirol Sport Kirol Klubaren egoitza da. Hitzarmenaren arabera, kluba instalazioa planifikatu eta kontrolatzeaz arduratzen da. 

Pista Tenis

KANPOALDEKO TENIS PISTA

Instalazioa ez dago estalia. Orkoiengo auzokideek nahi bezala erabil dezakete. Ez da zilegi gauez erabiltzea. 

Kirol instalazioak

Kultur instalazioak

Hezkuntza instalazioak

Besterik