OHIKO IZAPIDEAK - Herritarrak
Herritartasunerako bidea errazten dizugu: Ezagutu hemen gure komunitatean erabat integratzeko urratsez urrats gidatuko zaituen udal prozedurak.
Erroldan izena ematea
- Eskrituren kopia aurkeztu behar da katastroan izena emateko.
- Oraindik, eskriturarik ez badu, salerosketa kontratua.
- Alokairu-kontratua aurkeztu behar da.
- NAN
- Egoitza txartela edo Pasaportea, atzerritarra bada
- Adingabeak: Familia Liburua (NANik ez badute).
Ezkontza espedientea
Zer egin behar dut Orkoienen ezkontzeko?
EZKONTZA ZIBILA, ESPEDIENTEAK
Ezkontza zibila egiteko, honako agiri hauek ekarri beharko dira:
- Ezkontideen hitzez hitzeko jaiotza-agiriak (berriak, hau da, ez 3 hiletik gorakoak).
- Errolda-agiriak edo egoitza-agiriak, eskatzaileen azken 2 urteetako helbidea frogatzeko. Udalak ematen ditu eta hiru hilera iraungitzen dira.
- NANa edo pasaportea, edo haren fotokopia bat.
- Eskaera-idazkia Erregistro Zibilak emanen du.
- Etorkizuneko ezkontideek adin nagusiko lekuko birekin joan beharko dute Erregistrora. Lekukoek beren NANa eramanen dute.
Espedientea Erregistroan tramitatuko bada, gutxienez ezkontideetako batek herrian erroldatua egon beharko du.
Honakoa hartu beharko da kontuan:
Las personas que deseen contraer matrimonio civil y estén en los casos enunciados a continuación,
deberán aportar, aparte de los documentos descritos anteriormente, los siguientes:
Divorciados/as, o nulidad del matrimonio anterior
- Dibortziatuak, edo aurreko ezkontzaren deuseztapena
- Ezkontzaren hitzez hitzeko ziurtagiria, dibortzioaren edo deuseztapenaren bazterreko inskripzioarekin.
Alargunak
Hitzez hitzeko ezkontza-agiria eta aurreko ezkontide hildakoaren hitzez hitzeko heriotza-agiria.
Menores de edad > Adingabeak
- 16 urtetik gorakoak: jasota egon dadila emantzipazioaren bazterreko inskripzioa hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagirian.
- 14 urtetik gorakoak eta 16 urtetik beherakoak: kasu honetan, aurrez dispentsa judiziala lortu behar da
Extranjeros > Atzerritarrak
Egoitzaren justifikazioa: Azken bi urteetako errolda-agiria edo, bestela, herrialdean sartu zenez geroztikoa.
Egoera zibila egiaztatzea: Lege pertsonalaren arabera beharrezkoa den lizentziarekin edo dispentsarekin egoera zibilaren askatasuna egiaztatzeko, nahikoa izango da ezkontzeko gaitasunaren ziurtagiria, bere herrialdeko Legearen arabera eskumena duen kontsul edo funtzionarioak emandakoa (ezkongabe-agiria; aurreko ezkontza baten agiria, dibortzioaren edo ezkontza-deuseztatzearen idatzoharrarekin; aurreko ezkontidearen heriotza-agiria; edo ezkontzeko dispentsa, bere herrialdeko legeen arabera beharrezkoa izanez gero).
Espainiakoa ez den derrigorrezko dokumentazio guztia zinpeko itzultzaileak itzuli beharko du, eta kasuan kasuko kontsulatuak legeztatu.
Eskabide orokorra / Eskaera
Udalak eskabide orokorra jartzen du herritarren eskura Udalari zuzendutako eskaera bat aurkeztu dezaten udal eskumeneko gaietan, betiere berezko eredurik ez badago egin nahi duten tramiterako