HAUR ESKOLA
2002ko urriaren 11n inauguratua. Jabea Orkoiengo Udala da. Kudeatzailea, berriz, Sociedad Urbanistica Iturgain, S.L. Eskolak 3 ikasgela, psikomotrizitate gela, tailerra eta jantokia ditu. 4 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrak hartzen ditu. G (gaztelania) eta D (euskara) hizkuntza-ereduak ditu.
Haur Eskolan darabilten metodologiak hainbat pedagogia-ildoren eragina jaso du. Emmi Pikler, Loris Malaguzzi… Hitz batez, hezkuntza integrala, bizipenezko ikaskuntzan oinarritua, beharretatik eta interesetatik abiatuta, betiere errespetua, enpatia eta entzute aktiboa oinarri hartuta.
Jaiotzen den unetik gaitasun anitzeko izaki aktibotzat dugu haurra, eskolatik bere autonomia sustatuz. Eskola, hezkuntza talde finko batez osatua dago. Bertan, maistra, haur hezkuntza teknikari eta psikopedagogak aurki ditzakezue. Guztiak prestakuntza iraunkorrean ari dira, eta horri esker, badute azken hezkuntza-joeren berri.
Haurra hezitzaile erreferente berarekin egongo da bere eskola ibilbide guztian zehar.
Haur Eskolak familiei espazio irekia eta gardena eskaintzen die. Familiek goiza bat eskolan pasatzeko aukera dute. Harreman eta elkarlan modu desberdinak daude; eguneroko informazio trukea, bilerak, gurasoen topaketak, proiektuetan parte-hartzea, festak…
Ordutegia: malgua, 7:30etik 16:00etara.
Helbidea: Irunbidea zk.g. (1. Zenbakiaren parean).
Telefonoa/faxa: 948326655
E-posta: ostadar@orkoien.com
WEB: www.escuelainfantilostadar.com