OHIKO IZAPIDEAK - Enpresak
Gure online plataformak tramiteak modu eraginkorrean eta erosoan egiteko aukera ematen dizu, funtsezko zerbitzuetarako sarbidea erraztuz.
Eskabide orokorra / Eskaera
Udalak eskabide orokorra jartzen du herritarren eskura Udalari zuzendutako eskaera bat aurkeztu dezaten udal eskumeneko gaietan, betiere berezko eredurik ez badago egin nahi duten tramiterako
Banku-helbideratzea eskatzea edo kontu zenbakia aldatzea
Obra-lizentzia eskatzea
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): Obra gauzatzeko aurrekontuaren % 5. Obra-lizentziarako, proiektuaren ale bat aurkeztu beharko da paperean edo justifikazio txostena, egokia zer den, teknikari eskudunak sinatua, eta kasuan kasuko lanbide elkargoak ikus-onetsia legez aurreikusitako kasuetan, eta kopia digital 1 pdf formatuan (CD 1)
Jarduera sailkaturako lizentzia eskaera
Jarduera Sailkaturako lizentzia obrekin edo obrarik gabe: jarduera sailkatuaren proiektu teknikoaren 2 ale paperean, eta, kasua bada, obrena, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 66. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta kasuan kasuko lanbide elkargoak ikus-onetsia legez aurreikusitako kasuetan, eta kopia digital 1 pdf formatuan (CD 1)
Irekiera eta lehen okupaziorako lizentzia eskaera
Irekiera Lizentzia; aurrez Jarduera eta Obrarako lizentzia eskatu behar da
Lehen okupaziorako lizentzia; aurrez obra lizentzia eskatu behar da etxebizitza eraikitzeko.
Bi kasuetan, obraren azken dokumentazioaren eta ziurtagiriaren 2 ale aurkeztu beharko dira, eta kopia digital 1 pdf formatuan (CD 1).
Datuak Babesteko Oinarrizko Informazioa.
Arduraduna: Orkoiengo Udala.
Xedea: Eskatu eta emaniko lizentziak kudeatu eta kontrolatzea, eta EIOZ eta Tasa kobratzea
Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azalduta dagoen bezala.
Informazio gehigarria: Udal-weba www.orkoien.com delegadoprotecciondatos@orkoien.com