Osasun Etxea
Bertan honako zerbitzuak eskaintzen dira: medikuntza orokorra, pediatria, kirurgia txikiak, larrialdi zerbitzua, erizaintza eta osasun kanpainak, osasungarritasuna eta albaitaritza.
Zentroaz arduratzen direnak oinarrizko laguntzako bost mediku, pediatra bat, albaitari bat eta sei erizain dira.
“Argia” Emakumeari Laguntzeko Zentroa
1982an, emakumeei arreta integrala eskaintzeko puntako zerbitzua abian jarri zuen udalak, ondoko herrietako hainbat udalekin batera. Gaur egun, zentroak ginekologia kontsultak jaso eta hezkuntza programak eta gazteentzako arreta zerbitzuak eskaintzen ditu; gainera, erditzeko prestakuntzarako kurtsoak ere garatzen ditu. Ondokoak ere egiten ditu: metodo antisorgailuei buruzko informazioa eman, ginekologia azterketak, haurdunaldien jarraipena, STGak, menopausia, ugalkortasuna, etab. Hauexek aritzen dira Argia Zentroan: ginekologo bat, osasun laguntzaile bat, hezitzaile bat eta mediku urologo bat.
|